Musika-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat gara eta edozein soinu-euskarriren grabaketa eta argitalpenaz arduratzea da gura eginkizuna. Enpresa 1994 urtean jaio zen produkzio jakin batzuk plazaratzeko disketxe modura. Gure ustegabeko hazkundeak eta musika merkatuaren aldaketak, gure zerbitzuen eskaintza areagotzea ekarri zuen. Grabaketa estudio bat bihurtu ginen eta gure disketxearen zigilua bai gure produkzio, zein gure bezeroen produkzioetarako erabiltzen hasi ginen.

Gure disketxearen zigiluak edozein formatoan (CD, Kasete, CD-ROM, DVD...) eginiko bikoizketari lege-estaldura eman diezaioke, hau da, lege-gordailua, S.G.A.E.-ren baimena, salmenta, banaketa eta promoziorako beharrezkoa den barra-kodea, eta orokorrean, diska bat kaleratzeko beharrezkoak diren pausu guztiak antolatzea da gure ardura.

Bete-beteko dedikazio profesionala, xehetasun bakoitzaren ardura eta gure esperientzia zabala, enpresaren ezaugarri bihurtu dira hamar urteko ibilbide baten ondoren.

Alaitz era Maider. Jabier Muguruza.
Sorotan Bele.
 
Maketa grabaketak. .

Tokian-tokiko pista anitzeko grabaketa, ekipo    mugikorrarekin, estudioan bertan egin ezin daitezken    grabaketetarako (koralak, bandak, orkestrak, zuzeneko    kontzertuak, etab·).

Master batean oinarrituriko kopien fabrikazioa.

Musika-talde, abeslari eta artistentzako musika    moldaketak.

Grabaketa eta P.A.-tarako soinu teknikariak.

Telebista, zinema, antzerki, dantza eta multimediarako     musika sortze-lanak.

S.G.A.E.-n erregistratzeko partituren transkripzioa.

Musika ekitaldien antolakuntza eta produkzioa.

Gure eta gure bezeroen produkzioen banaketa Zabaltzen     enpresaren bitartez.

Estudioko musikari, manager eta editoreekiko     harremanak.

Edozein euskarri motarako diseinu grafikoa.

Video digitala, grabaketa eta edizioa.