|
SILIKONAY - PIZTU SUA
"Gorrotoaren
Indarra"-rekin Euskadiko irrati-zerrenden gorenean egon eta
beraien gain 60 kontzertu baino gehiago izanik, aurten beraien bigarren
lana plazaratu dute: "Piztu Sua". Lan hau edozein taldek
bere garapen musikalean behar duen aurrerapausua da. Diska honekin
batera, Zurbanoko mutilak beraien Punk Rock gogorrena dakarte berriro,
estilo aldetik konplexurik gabekoa. Beraien jatorriaren eragin anitzak
ahaztu gabe, oraingo honetan beraien nortasuna azpimarratuz datoz.
Alde batetik, oinarri erritmikoa Social Distorsion-en garraztasunetik
gertuago dago, Euskadin azkeneko urtetan entzunagoa den Epitaph
eskolatik baino. Bestalde, gitarra nagusiak metal unibertsotik zuzenean
ateratako gitarra soloak aurkezten dizkigu, nahiz eta zenbaitetan
punk entzulegoak gaitzesten dituen. Hala ere, estribilo gogoraerrazak
zein letra konprometituek, taldea, azken batean, estilo honen barruan
kokatzen dute.Oraingoan ere letrak euskara eta gazteleraz emanak
datoz. Instrumentuen aldetik berriz, azpimarratu beharreko berrikuntzak
zenbait kantuetan sarturiko haize-instrumentu zein teklatuak dira.
Musikari ezberdinek ere parte hartu dute; hala nola, Evaristo (Gatillazo),
Itobe (Protesta!) eta beste bidai-lagun asko ahotsetan eta haize-instrumentuetan
parte hartu dutenak. 2007ko Abuztua, Iraila eta Urrian Mikel Errazkinek
Berako MIK estudioetan eta Hirusta Records estudioan produzitu,
grabatu eta nahastua.
JOSEBA
IRAZOKI & BELARDIAN - POBRE GARA
"Belardian"
izeneko luxuzko taldeak lagunduta Joseba Irazoki Berako musikari geldiezinak
diska berria aurkezten digu. Mikel Artiedak ( Tapia eta leturia Band,
Urko,...), Fernando Leizak (M-ak, Tpaia eta Leturia,...) eta Mikel
Errazkinek ( Sorotan Bele, Garbiñe, Lantz,...) Josebarekin
batera folk-rock kanta bilduma zoragarria osatu dute. Irazokik, ahots
bereziz janzten ditu oinarri sendoz, giro psikodelikoz eta 60. eta
70. hamarkadetako musiken zaporeaz bustita dauden kantak.
LANTZ
- IGARAN GAIAK
LANTZ
folk musika taldea elkartasun berezi batetik jaio zen; Garbiñe
Insausti, Olatz Prat eta Oihana Lekuonaren ahotsak Mikel Errazkin,
Xabi Lopez, Alaitz Telletxea, Josean Martin Zarko eta Juan Ezeiza
musikariekin hain zuzen ere. Zortzi musikari hauek taldezberdinetan
parte hartu edo hartzen dute; hala nola, Sorotan Bele, Alboka, Ganbara,
Alaitz eta Maider, Garbiñe, Xarnege, Beti Mugan, Karelean,
mikelerrazkin & HF, etabar. LANTZ hiru ahotsek eta folk-an eskarmentu
handia duten musikariek alde batetik, eta bestelako musikak nahasturik
bestetik sortu dezaketenaren adibide bat da. LANTZ taldeak bere
lan berriaren bidez, elementu akustiko eta elektronikoak nahasturik,
aldi berean garaikidea eta tradizionala izaterik badagoela adierazten
digu. Ezinezko amodiotaz mintzo diren erromantze eta zorigaiztoko
istorio ilunek, Alostorrea edo Agur nere arreba (Urtsuko kantak)
bezalako kantu eta doinu zaharretan dute bere islada. Amodiozko
abesti arraroak ere aurki ditzakegu Maitia Bilhoa Holli edo Basoilarrak
kantuetan. Guzti hauek apartekoak eta originalak diren moldaketa
polifoniko eta instrumentalen bidez, entzulearen buruan eta zentzuetan
barneratzen dira. Akustikoak eta elektronikoak topo egiten dute
egun musika folk garaikidea deritzon horretan. LANTZ bere lan diskografiko
berria aurkezten du. Mikel Errazkinek ekoizturik, beste zenbaiten
artean nazioartean aski ezaguna eta ospetsua den Phamie Gow artista
eskoziarraren partehartzea eskaintzen digu.
GARBIÑE - IBILIAN
Bere
ahotsa eta bere kantuak, hauexek dira Garbiñeren tresnak,
ez du beste ezerren beharrik. Abeslari gaztea izanik, Euskal musikaren
ikuspegian dauden gutxi horietakoa, bere lehen lan diskografikoak
aho zabalik uzten du edonor.Bere kantuak, abesteko era eta bere
musika guregana helarazteko sentsibilitate berezi hori dira gehien
harritzen dutenak, izan ere, bere erreferentzi musikalak onenetarikoak
dira: Norah Jones, Billie Holiday, Edith Piaf, Allison Krauss…
Lanbidez, aktorea. 15 urtetatik, konpositore eta abeslaria. Ezagunak
ditu eskenatokiak, baina oraingoan gitarra alboan duela datorkigu
lehen aldiz. Orainarte, pertsonai ezberdinen atzean ezagutu badugu
ere, bide berri bat hasi du une honetan, kantuen bidez, istorio
bakoitzean kontatzen digunarekin bere barrukaldeko zati txiki bat
biluztearena alegia.
Bere lehen diska instrumentu aldetik oso aberatsa da, handikerietatik
kanpo. Garbiñe bera, gitarra eta ahotsa lagun dituela hiru
trebaturiko musikariekin: Txema Garcés kontrabaxu eta baxuarekin,
Xabi Lopez gitarrekin eta Mikel Errazkin teklatu eta zuzendaritza
musikalaren ardurapean. Baita ere Igor Telletxea baterian, Mikel
Andueza saxoarekin besteak beste.
Inor ere epel utziko ez duen musikari eta pertsona.
|