|
 |
| |
Estudioko lehen grabaketa ekipoak 96 Khz/24 bits-eko 32 ö 48 pista digital ditu, guztia MACKIE HDR 24/96-ko disko gogorra duen grabagailu digitala eta MAC eta PC inguruko ekipo informatikoaren artean banaturik. Grabaketa mahai gisa YAMAHA 02R-a daukagu, seinale prozesadoreekin. Era berean, masterizazio software-a, MIDI software-a eta azken belaunaldiko teklatuak erabiltzen ditugu. |
 |
| Gure lehentasuna soinua ondo jasotzea da eta horretarako kalitate ezinhobeko mikrofonia daukagu beti eskuragarri. Gure mikrofonoak, bai kondensadore, balbula edo dinamikoak izanik, marka hoberenetakoak dira: AKG, AUDIOTÉCNICA, SENHEISSER, SHURE... |
 |
 |
|
|

|
| |
Gure bigarren ekipoa kanpoan eginbeharreko grabaketetarako erabiltzen dugu eta antzokietan kokaturiko piano edo korda orkestrak, zein zuzenean edo lokaletan hartutako musika-taldeak grabatu ohi ditu. Ordenagailu mugikor batekin, MOTU 896HD konbertidoreak, gure mikrofonia eta ondorengo estudioko nahasketarekin, erraza eta era berean, merkea izaten da kalitate digitaleko grabaketa bat lortzea.
|
 |
 |
|
|